IN2-k, Ecooo-k eta Rubiko udalak ingurumen-egoera larri honi erantzuna emateko “software pakete bat” elkarlanean garatu dute. Aplikazio honek kudeaketa energetiko egoki bat egiteko eta kostu eta kontsumo energetikoak kontrolpean izateko diseinatu da, bai arlo publikoan erabiltzeko (administrazioetan) bai arlo pribatuan ere (enpresetan eta erakunde ezberdinetan). Gainera, OUR City OUR Energy APP-a garatu da, komunikazio eta kontzientziazio lanak egin ahal izateko eta soziedadeari eman behar diren aldaketetan partehartzeko aukera emateko.

Ecooo irabazi asmorik gabeko empresa bat da, 2005. urtean sortutakoa. Enpresak ekintza ezberdinak bultzatzen ditu herritarren aktibazioa pizteko, eredu energetiko berri bat lortu ahal izateko, garbia, jasangarria eta herritarren eskuetan dagoena.

Enpresaren aktibitatearen etekinak energia eta ingurumen arloan ekintza ezberdinak garatzeko bideratzen dira, informazio, sentsibilizazio eta heziketarekin erlazionatutakoak, giza eta ingurumen eskubideetan oinarritzen den sistema ekonomiko bat bultzatzeko asmoarekin.

Informazio gehiago:
www.ecooo.es

logo-Ecoo-HD
logo-in2

IN2 teknologia arloan lan egiten duen empresa bat da, 1994. urtean sortutakoa, tokiko kapitala erabiliz. IN2-k soluzio integralak garatzen eta ezartzen aditua da, kode-irekiaren teknologietan oinarrituta. Gure bezeroak beraien 4.0 inguruneko aktibitatea optimizatzen laguntzen ditugu.

IN2-k bere bezeroei interneteko tresna digitalak eskaintzen dizkie, haien erakundeetako helburuak lortu ahal izateko, emaitzak bermatzeko eta beraien prozesuen eraginkortasuna hobetzeko.

IN2-k bi hamarkadetan zehar proiektu ugari garatu ditu arlo publikoan, bereziki herritarrekin komunikazio-guneak garatzen dituztenetan.

Informazio gehiago:

www.in2.es

Rubí hiriak, Bartzelonatik 20 kilometrotara dagoena, Rubí Brilla proiektua gauzatu du, eraginkortasun energetikoa eta berriztagarriak bultzatzeko helburuarekin, bai industria bai merkataritza, bai etxeko arloan eta arlo publikoan  ere, lehiakortasuna hobetzeko eta ingurumenarekin lagungarriagoa den udalerri bat lortzeko helburuarekin.

Estrategia hau 2011. urtean martxan jarri zen eta harrezkeroztik arrakasta handia eta esker ona eskuratu ditu parte hartu dutenen artean, lortu diren emaitzei esker. Adibide gisa, 3.000 CO2 Tona isuriak murriztu dira udal instalazioetan (11 eskola publikoetan eta 4 kirol-instalazioetan); 300 familien kontsumo elektrikoa %15a murriztu da; eta 41 negozio, 300 industria, 2 unibertsitate eta Kartografia eta Geologia Institutua erakunde jasangarri gisa ziurtatu dira, besteak beste.

Informazio gehiago:

https://www.rubi.cat/es/ayuntamiento/proyectos-estrategicos/rubibrilla

10-0

Our City Our Energy ha sido desarrollada por:

En colaboración con:

© Todos los derechos reservados Our City Our Energy