OUR City OUR Energy administrazio publiko eta erakunde pribatuei zuzendutako APP bat da, hauen gardentasuna bultzatzeko diseinatutakoa. APP horrek eraikuntzen eta instalazioen energia eta uraren kontsumoak eta kostuak erakusten ditu, formatu egokian erraz ikusteko eta ulertzeko.
Nola funtzionatzen du OUR City OUR Energy APP-ak?
Bere funtzionamendua oso erraza da. Kontsumoen datuak aldizka eguneratzen dira (hilabetean behin, adibidez) eta kostuen datuak fakturak iristen diren erritmoan, hornikuntza ezberdinen arabera sailkatuta (elektrizitatea, gasa, gasolioa, ura, eta abar). Datu berriak datu historikoei gehitzen zaie eta APP-ak aurkezten dituen datuak eta grafikoak eguneratzen ditu.
Zein datu ikus ditzaket OUR City OUR Energy APP-rekin?
Lehenengo pantailak, udalerria edo erakundea aukeratu ondoren, datu ezberdinak ikusteko aukera ematen dizu:
- Kostu totala
- Elektrizitatea, gasa eta uraren Kontsumoak eta, orokorrean, hornikuntza guztien kontsumo datuak (“altan” emanda daudenak)
- Kontsumo-puntu bakoitzako datuak
- CO2 isuriak
- Iradokizunak